Code.org eta Scratch bloke bidez programazioa irakasteko ingurune ezagunak dira. Guk, hasiera batean eskola batzuetako konexio kaxkarra saihesteko bloke horiek fisiko bihurtu genituen. Gero ohartu ginen horrela ikasleen pentsatzeko prozesua saiatuagoa dela eta saiakera-errore formula gutxiago erabiltzen dutela.
Jokoan dauden piezak honakoak dira: martxan jarri, mugitu … (aurrera, atzera), biratu … (eskuin, ezker), baldin … – bestela – amaitu baldin, … bitartean egin: – amaitu errepikatu, errepikatu … – amaitu errepikatu, funtzioak programatzeko piezak, funtzioak erabiltzeko piezak eta aldagaiak erabiltzeko piezak.
Jarduera hau code.org-eko “Computational Thinking with Monsters” jardueran oinarrituta dago.