4.7
Moon Jolasa Jarduera Denbora: 40 Minutu
Sarrera
Aurrezagutzak
Zenbakiak bitarrez.
Helburuak
- Sistema bitarra errepasatu.
- Datu bitarren gainean eragiketak nola egiten diren ikasi.
Laburpena
Jolas honen bidez ikasiko dugu batetik zer nolako eragiketak erabiltzen dituen konputagailuak datu bitarrak eraldatzeko eta bestetik, batzuetan gauza bera egin daitekeela eragiketa horietako gutxiago erabiliz eta hori erabakigarria izan daitekeela hainbat kasutan.
Oharra
Jolas hau Pablo Garaizarrek sortu du, irekia da, edonork inprimatzeko eta erabiltzeko aukera dauka eta gu proiektu honetan bere baimenarekin erabiltzen ari gara. Jolasari buruzko informazio guztia helbidea honetan aurki daiteke.
Materialak eta Antolakuntza
Materialak
- Moon jolasean aritzeko karta minimoak
- 1, 2, 4 eta 8 zenbaki kartak
- A, B, C eta D erregistroen izen kartak
- 16 bit karta
- 9 eragiketa-kartak
- 16 helburu-kartak
Antolakuntza
- Ikasleak 4-5 laguneko taldetan banatuko dira mahai baten inguruan.
- Hasieran DBHko ikasle batek arbelean emango ditu azalpenak, baina besteak taldeetan banatuko dira jolasaren arauekin laguntzeko.
Hiztegia
- Bite: Informazio kantitate minimoa informatikan. Adierazpen bitarreko zifra bakar bat. Hau da, 0 bat (itzalia) edo 1 bat (piztua) jaso dezake.
- Byte: 8 biteko multzoek osatzen dituzte byteak.
- Eragiketa aritmetiko-logikoak: Eragiketa multzo bat, aritmetikoak gehiketa eta kenketa izanik eta logikoak aldiz and eta or eragiketak.
- UAL (Unitate Aritmetiko Logikoa): CPUak bidaltzen dizkion datuekin eta agintzen dion eragiketarekin, datuak tratatu eta eragiketa aritmetikoak (batuketa, kenketa, ...) eta logikoak (and, or, ...) egiten dituen konputagailuaren osagaia da.
- Ate logikoa: Sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da.
- AND: Eragiketa logiko bat da, konputatzeko ate logiko bat erabiltzen da. Eragiketa honek 1 balio bueltatuko du baldin sarrerako bit guztiak 1 balio badute. Bestela, 0 itzuliko du.
- OR: Eragiketa logiko bat da, konputatzeko ate logiko bat erabiltzen da. Eragiketa honek 1 balio bueltatuko du baldin sarrerako bitetako batek 1 balio badu. Bestela, 0 itzuliko du.
- NOT: Eragiketa logiko bat da, konputatzeko ate logiko bat erabiltzen da. Eragiketa honek sarrerako bita aldatzen du, 1 bada 0 bihurtuz eta alderantziz.
- XOR: Or esklusiboa ere deitua. Eragiketa logiko bat da, konputatzeko ate logiko bat erabiltzen da. Eragiketa honek 1 balio bueltatuko du baldin sarrerako bi bitak balio desberdina badute. Bestela, 0 itzuliko du.
Jarraibideak
1. Jarduera: Mezu Trukea
Jardueraren azalpena pausoka azaltzen den esteka
Argibideak
- Gogoratu askotan eragiketa bat baino gehiago beharko dela.
- Ez baduzue gogoratzen eragiketa bakoitzak zer egiten duen, begiratu txartelaren atzealdean.
- Edozein problematan bezala, hainbat urrats eman beharko dira helburura iristeko
- Saiatu ikasle guztiek parte har dezaten erabakitzen zein eragiketa erabili behar den eta zein den eragiketa horren emaitza. Horretarako hoberena da bakoitzaren txanda errespetatzea eta tarte baten ondoren ezin badu erabaki zer egin eska diezaiela laguntza taldekideei.
Hauek dira proiektua aurrera bultzatzen
duten erakundeak