4.1

Magia Jolasa
Jarduera Denbora: 10 Minutu

Sarrera

Aurrezagutzak

Zenbaki hamartarren notazio posizionala eta biderketak.

Helburuak

  • Konputagailuan zenbakiak adierazpide bitarrean nola jasotzen diren ulertu eta barneratu
  • Sistema bitarrak informatikan duen garrantziaz jabetu.
  • Hamartarra ez diren zenbatzeko beste sistemak existitzen direla ikusi.

Laburpena

Sarrera moduan erabiliko den lehenengo jarduera honetan, irakasleek ikasle pare baten urtebetetze eguna asmatuko dute. Horretarako, zenbakiz osatutako 5 fitxa erabiliko dituzte.

Fitxetako bakoitzean zenbaki batzuk agertzen dira, hain zuzen ere, zenbakiak bitarrez idatziz gero, posizio zehatz batean batekoa duten zenbakiak. Adibidez 1. txartelean pisu txikieneko bitean 1ekoa duten zenbakiak agertzen dira, hau da, zenbaki bakoiti guztiak. 2. txartelean hurrengo bitean (pisu txikienekoaren ezkerrekoa) batekoa dutenak, eta abar.

Gazteek beren urtebetetze eguna pentsatu eta gero, txartel horietako zeinetan dagoen esan beharko dute, soilik bai edo ez. Hori nahikoa izango dute irakasleek haurraren urtebetetze eguna asmatzeko.

Materialak eta Antolakuntza

Materialak

Antolakuntza

  • Irakaslea ikasgela osoari egingo dio magia.
  • Azalpenak eman ondoren ikasleek izango dute aukera haien orria erabiliz ikaskideekin aritzeko.

hiztegia Hiztegia

  • Bit: Informatikako oinarrizko unitatea, 0 edo 1 balioa har dezake. Ingelesezko Binary Digit hitzetatik dator, hau da, digitu bitarra..
  • Sistema-Bitarra: 0 eta 1 zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema. Ohikoa dugun sistema hamartarraren funtsa jarraitzen du, baina 0tik 9rako digituak erabili beharrean 0a eta 1a bakarrik erabiltzen ditu. Horregatik eskuinetik 0ko bat gehitzean bider 10 egin beharrean, bider 2 egiten da.

Jarraibideak

Pausoak

  1. Ikasle bati eskatu bere urtebetetze eguna [1-31] pentsatzeko.
  2. Erakutsi banan banan txartelak eta bertan bere urtebetetze eguna azaltzen ote den galdetu. Baiezkotan, gorde buruan txarteleko zenbaki txikiena (ordenaturik daude).
  3. Lehendik zenbakirik gordeta bazenuen, batu gorde berri duzun hau aurretik gordeta zenuen balioari eta emaitza bakarrik gorde buruan.
  4. Txartel gehiagorik geratzen ez denean, buruan gordeta duzun emaitza da ikaslearen urtebetetze eguna.

Argibideak

  • Konparatu zenbaki hamartarrak eta bitarrak.
  • Hamartarretan posizio bakoitzean 10 digitu desberdin erabil daitezke (0-9).
  • Bitarretan ordea posizio bakoitzean 2 digitu desberdin baino ezin dira erabili (0-1).
  • Hamartarrez, eskuineko zutabean dauden zenbakiak 1ekin biderkatzen dira, bigarren zutabekoak 10ekin, hirugarren zutabekoak 100ekin, laugarren zutabekoak 1000rekin eta abar, hau da, lehenengo zutabea bider 1=100 , bigarren zutabea bider 10=101 , hirugarren zutabea bider 100=10x10=102, laugarren zutabea bider 1000=10x10x10=103 eta abar.
  • Bitarrez berdina da, baina 10 oinarria erabili beharrean 2 oinarria erabilita, beraz, eskuineko zutabea bider 1=20, bigarren zutabea bider 2=21 , hirugarren zutabea bider 4=2x2=22, laugarren zutabea bider 8=2x2x2=23.
  • Magiaren trukoa da fitxa bat egitea bateko bakarra duen zenbaki bakoitzeko eta berarekin jarri posizio horretan batekoa duten zenbaki guztiak. Zenbaki horien baturaz lortzen dira beste guztiak.
 
Cerrar menú