4.2
Lore Eurizaleak Jarduera Denbora: 10 Minutu
Sarrera
Aurrezagutzak
Zenbaki hamartarren notazio posizionala eta biderketak.
Helburuak
- Konputagailuan zenbakiak adierazpide bitarrean nola jasotzen diren ulertu eta barneratu
- Hamartarra ez diren zenbatzeko beste sistemak existitzen direla ikusi.
Laburpena
Maritxuren lorategian dauden loreak berezi xamarrak dira. Euri ura jaso ezean (ureztatzea ez da nahikoa) haserretu egiten dira eta kolorez aldatzen dute. Ez ordea nolanahi, koloreen bidez adierazten dute zenbat egun daraman euririk egin gabe.
Materialak eta Antolakuntza
Materialak
Antolakuntza
- Irakasleak bideoa jarriko du gela osoak ikus dezan.
Hiztegia
- Bit: Informatikako oinarrizko unitatea, 0 edo 1 balioa har dezake. Ingelesezko Binary Digit hitzetatik dator, hau da, digitu bitarra..
- Sistema-Bitarra: 0 eta 1 zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema. Ohikoa dugun sistema hamartarraren funtsa jarraitzen du, baina 0tik 9rako digituak erabili beharrean 0a eta 1a bakarrik erabiltzen ditu. Horregatik eskuinetik 0ko bat gehitzean bider 10 egin beharrean, bider 2 egiten da.
Jarraibideak
Pausoak
- Istorioa entzun.
- Istorioa komentatu.
Istorio hau, helbide hontan dagoen eta lizentzia hau: Creative Commons Lizentzia (CC BY-NC-SA 3.0) duen istorioan oinarritu da.
Hauek dira proiektua aurrera bultzatzen
duten erakundeak