1.2

LEmunak
(LEGO munstroak) Jarduera Denbora: 45-60 Minutu

Sarrera

Aurrezagutzak

Jarduera hau aurrera eramateko ez da behar inongo aurrezagutzarik.

Helburuak

  • Pentsaera Konputazionalaren urratsak identifikatzea.
    • Deskonposaketa
    • Ereduak
    • Abstrakzioa
    • Algoritmoak
  • Talde lana erabili problema konplexuak ebazteko.
.

Laburpena

LEGO pieza batzuk, papera eta arkatza baino ez, hori da ikasleek beharko dutena Pentsaera Konputazionalaren urrats nagusiei buruz ikasteko. Sarrera labur baten ondoren, ikasleak taldetan banatu behar dira. Taldeetan, beste ikasleentzako jarraibideak sortu beharko dituzte LEmun jakin bat eraikitzeko. Ataza deskonposatu egin behar da; orduan, taldeek katalogoko munstro guztiak aztertuko dituzte patroi edo ereduen bila eta beharrezkoak ez diren xehetasunak abstraituko dituzte. Ondoren, informazio hori erabiliko dute beste talde batean munstro horren pareko beste bat eraiki dezaten algoritmoa (jarraibideak) sortzeko.

Materialak eta Antolakuntza

Materialak

Antolakuntza

  • Prestatu LEmun katalogo bat talde bakoitzeko
  • Prestatu LEGO kutxa bat (JolasMATIKAko materialean) talde bakoitzeko.
  • Idatzi arbelean jarduera honen hiztegia.

hiztegia Hiztegia

  • Pentsaera Konputazionala: Arazoak konpontzeko metodo bat, informatikariei irtenbide digitaletarako arazoak prestatzen laguntzen diena. Hainbat elementu edo egitekoz osatzen da, baina horiek ez dira zertan beti ordena berean gauzatu behar.
  • Logika: Problema bat ebazteko, gauzak logikoki pentsatzeko gai izan behar da.
  • Deskonposaketa: Arazo konplikatu bat ebazteko errazagoak izango diren arazo txikiagoetan zatitzea.
  • Ereduak: Arozoa ebazteko errazagoa izan dadin datuetan zein prozeduretan antzekotasunak aurkitzea.
  • Abstrakzioa: Datuetan zein prozeduretan behar beharrezkoak ez diren detaileak ezabatzea. Horrela soluzioak hedagarriagoak izango dira.
  • Algoritmoak: Arazoari ebazpena ematen dioten ordenaturiko urratsen zerrenda.

Jarraibideak

Motibazioa:

Gaur, gure klasea goi-mailako Informatikarien taldeekin beteko dugu. Mundu mailako erronka bat osatuko dugu, eta algoritmo bat sortuko dugu. Hona erronkaren laburpen bat (onartuko al duzu?):

LEmun planetan aurkitutako LEmun biztanle batzuk identifikatzen laguntzeko aukeratu gaituzte. Gauza horiek nolakoak diren adierazteko hainbat lekukoren deskribapenetan oinarritu behar dugu. LEmun asko daude deskribatzeko eta erronka zaila dirudien arren, horretan lagunduko diguten tresna batzuk erabiliko ditugu.

Jarduera honetan arrakasta izateko, pentsaera konputazionala izeneko metodo bat jarraituko dugu. Pentsaera konputazionalak lau urrats erabiltzen ditu arazo mota asko konpontzen laguntzeko. Askok uste dute pentsaera konputazionala ebazpenak konputagailuetan martxan jartzeko bidea dela. Hori egia bada ere, bestelako problema zailekin lan egiten ere laguntzen du.

Informatikariak maiz konturatzen dira jendeak inoiz amestu ere egin ez dituen gauzak programatzen dituztela. Inoiz soluziorik izan ez duen arazo bati aurre egitea beldurgarria izan daiteke, baina tresna sinple hauekin edozer gauza posible da.

Deskonposaketa: ez da soilik zonbien kontua. Horrez gain, edozein zonbi deskribatzea arazo zaila izan daiteke, baina arazo hori errazago ebazten diren zati txikiagoetan banatzen badugu, errazagoa bilakatuko da.

Ereduak edo Patroiak: Batzuetan, arazo batek pieza txiki asko dituenean, konturatuko gara pieza horietako askok badituztela gauzak komunean. Horrela ez bada, baliteke lehenago konpondu den beste problema baten atalen batekin antzekotasunak izatea. Patroi hauek ikusten badituzu, problemaren piezak ulertzea askoz errazagoa izango da.

Abstrakzioa: behin eredu bat ezagututa, gauzak ezberdintzen dituzten xehetasunak baztertu ditzakezu. Horrela orokorra dena erabiliz arazo bat baino gehiagorentzako balio dezakeen irtenbidea bilatu dezakegu.

Algoritmoak: zure soluzioa erabatekoa denean, idatzi ahal izango duzu, pausoz pauso prozesatzeko aukera emango dizun moduan, emaitzak lortzea erraza izan dadin.

Jarduera: LEmuna sortzea

Talde bakoitzak LEmunen katologo bat jasoko du. LEmun bakoitza kategorizatu egin behar da katalogoan ematen den informazioan oinarrituta. Lehenik, ikasleek LEmunei begiratuko diete denek komunean zer duten ikusteko, eta gero ezberdintasunak azalduko dituzte. Azkenik LEmunak birsortzeko jarraibideen zerrenda bat sortuko dute... Jakin gabe zein den sortzen ari diren LEmuna!

Inork ikusi ez dituen LEmun hauek eraikitzea erronka handia izan daiteke. Horrela pentsatuta ezinezkoa dirudi. Horregatik, pentsaera konputazionala lantzeko proiektu ezinhobea da.

Deskonposaketa: Zer egin behar da LEmunak eraikitzeko?
LEmuna bera LEGO pieza txikitan apurtu daiteke, baina orain zereginak dira "deskonposatu" behar ditugunak! Has gaitezen zeregin txikiagoak zehazten. Zeregin horietako bakoitzari bere aldetik heltzea errazagoa izango da. Klasekide guztiekin batera egin dezakezu atal hau, horrela denak berdintsu hasiko dira eta jarduera ez da gehiegi nahastuko.

Adibidea:

  • LEmunak hortz kopuruaren arabera antolatzen dira.
  • Bilatu LEmunen arteko antzekotasunak.
  • Egin ezaugarrien zerrenda bat identifikatzeko.
  • Erabili identifikatutako ezaugarriak LEmun berri bat sortzeko.
  • Deskriba iezaiezu zure LEmun berria zure taldekideei pausoz-pauso eta utzi haiek LEmuna birsortzen saia daitezen.

Patroiak edo ereduak: Zer dute LEmun horiek komunean?
Zein dira LEmun guztiek dituzten antzekotasunak? Zein dira antzekotasunak talde zehatz batetako zonbien artean?

Adibidea:

  • Lemun guztiek dute ahoa.
  • Bigus Trikensis LEmunak Biga ahoa dauka.

Abstrazioa: zer da desberdina? Baztertu!.
LEmun batek Triki burua izan dezake, eta beste batek Traka burua, baina biek dute burua. Horrekin esan dezakegu "LEmun honek _____ burua du" eta gero esaldiaren hutsunea bete ahal izango dugu eraikiko dugun edozein LEmunetan oinarrituta.

LEmunaren atal bakoitzak itxura antzekoa duen bitartean, piezen kolorea eta tamaina zehatza ere abstraitu daiteke.

Adibidea:

  • LEmun ezaugarrien zerrenda sortuko dugu:
  • LEmunak _____ ahoa du.
  • LEmunak _____ burua du.
  • LEmunak _____ besoak ditu.
  • LEmunak _____ oinak ditu.
  • Algoritmoa: Nola bil daiteke orain arte egindako guztia zure ikaskideek jarraibideei segika LEmuna eraiki dezaten?
    Talde bakoitzak beste taldeek LEmun bat birsortzeko erabili dezaketen zerrenda bat egin beharko luke.

    Adibidea:

  • Egin zerrenda bat zure arkitektoarentzat.
  • Eraiki Baga aho bat.
  • Eraiki Triki burua.
  • Eraiki Traka besoak.
  • Eraiki Tron oinak.*
  • Jarri besoak oinen gainean, ahoa besoen gainean eta burua ahoaren gainean.
  • *Ezdauka esan nahi du munstroak ez duela ezaugarri hori.

    Ikasleek algoritmoa probatu beharko lukete ea LEmun zuzena eraikitzen duten. Gero, ikasleek algoritmoak beste talde batekin aldatu eta beste taldekoek LEmuna eraiki beharko dute algoritmoan oinarrituta (jatorrizko irudia ikusi gabe). LEmun zuzena sortu dute? Ikasleek behin eta berriz jolastu daitezke hontan, dagoeneko existitzen diren LEmunak irudikatuz edo LEmun berriak deskribatuz.

    Doikuntzak (Adinare arabera)

    • LH 1. zikloa: Agian zonbien ariketa errazagoa da, LEGOekin asko desbidera daitezke.
    • LH 2. eta 3. zikloak: ikasleei laguntza eman arazoa deskonposatzerakoan eta xehetasunak abstraitzerakoan. Baliteke haiekin adibide bat egin behar izatea.
    • DBH 1. zikloa: utzi ikasleei pentsatzen iradokizunak eskaini aurretik. Porrot egin dezatela zenbait aldiz eta porrot horiek "feedback" moduan funtziona dezatela. Adin honekin, agian, gehiago disfrutatuko dute, ezaugarriak marrazten badituzte, transparentziekin ibili ordez.

    Pausoak

    • 1) Problema identifikatu.
    • 2) Arazoa zati txikietan banatu.
    • 3) Abstrakzioa egin xehetasunak ezabatuz hainbat zatientzako betetzen den patroia aurkitzeko.
    • 4) LEmun bakoitza marrazteko jarraibideen zerrenda egin.
    • 5) Soluzioak frogatu funtzionantzen dutela egiaztatzeko.
    • 6) Trukatu jarraibideak, beste talde batzuek pieza guztiakin artelan bat osatu dezaten.

    Arauak

    • 1) LEGO piezen koloreak eta tamainak abstraitu daitezke.
    • 2) Ahoaren formak zehazten du kategoria. LEmuna zein herritan biziko den.
    • 3) Sailkapenaren bigarren erdia (LEmuna zein familiarekin biziko den) beste ezaugarriek zehazten dute ezaugarrien gehiengoaren arabera.
      • Ezaugarri guztiak kategoria desberdinetakoak badira, buruaren arabera kategorizatu.
     
    Cerrar menú