2.4

Labirintoak
Jarduera denbora: Ikasleek behar dutena

Sarrera

Aurrezagutzak

Komeniko litzateke jarduera hau egin aurretik Pentsaera Konputazionala landu izana. Horrela, programazioaren eta Pentsaera Konputazionalaren artean dagoen arremana ikusi ahal izango dute.

Bestalde, dado-lasterketan aritu izana ere komeni da bertan azaldu baitira programazioaren oinarri diren kontzeptuak, agindu-sekuentzia, begiztak eta baldintzak.

Helburuak

  • Besteek egindako programak ulertzea.
  • Programa txikiak garatzea.

Laburpena

Jarduera honetan, ikasleek lehen programak egin ditzaten, laberinto batzuk ebatzi nahi dira. Laberinto hauetan helburua loreetara iristea da.

Materialak eta Antolakuntza

Materialak

Jarraibideak

1. Jarduera: Labirintoak

Orain badakigu zein agindu erabil ditzakegun. Goazen bada, bide horiak jarraitzera loreetara iritsi arte.

  1. Egin lehenengo erronka guztion artean.
  2. Lagundu ikasleei hurrengo erronketan arazoak dituztenean. Erronka bakoitzean agertzen da zein den labirintoa eta zeintzuk diren erabil daitezkeen piezak.

Argibideak

  • Kontuan izan labirinto bakoitza erronka bat baino gehiagotan erabil daitekeela.
  • Talde bakoitzari utzi bere erritmoa eramaten, baina abisatu bukaeran konputagailuarekin aritu ahal izango dutela. Horrela, agian gehiago saiatuko dira.

 
Cerrar menú