“How computers work” jardueran oinarrituta, konputagailuaren barrualdean ezkutuan geratzen diren CPUa (Prozesu Unitate Zentralaren Ingeleseko sigletatik), UALa (Unitate Aritmetiko Logikoa) eta erregistroak pantailan zerbait erakusterakoan nola funtzionatzen duten argitzen duen jolasa prestatu dugu.
CPUak programa bat exekutatuko dugu. Aginduak PC erregistroak gordetzen duen balioen arabera exekutatuko ditu. Agindu horiek UALari edo pantailari eman beharko dizkio eta horretarako busa edo pieza laranja erabiliko du. UALak edo Pantailak ebatzi gabeko aldagaiak jasotzen badituzte, Erregistro Multzoari emango diote agindua aldagai horien balioa ebatz dezan aurrera jarraitzeko. Horrela pixkanaka marrazkia irudikatuko du pantailak.
Ariketaren bukaeran ondorioa izan ohi da: Eskerrak konputagailuak gu baino azkarragoak diren! Abiaduran, noski! Inteligentzian zorionez gu gara azkarragoak.