3

Konputagailuen funtzionamendua

Motibazioa

Konputagailuek oso modu zehatzean funtzionatzen dute. Programatzeko goi mailako programazio-lengoiak erabiltzen direnean ez da erabat beharrezkoa funtzionamendu hori ezagutzea, baina, ezezagutza horrek askotan eraman dezake emaitza zuzena ematera baina ez bide egokiena (azkarrena, gutxien kontsumitzen duena...) jarraituz.

Bestalde, konputagailuak horren sartuta daude gure egunerokotasunean, haien barne funtzionamenduaren oinarrizko ezagutza bat izatea ere garrantzitsu bihurtzen dela. Bestela iruditu dakiguke egun osoa magia egiten duten tramankuluak maneiatzen ari garela.

Hurrengo bi saioetan batetik datu bitarrak nola maneiatzen diren ikusiko dugu eta bestetik agindu baten exekuzio faseak ikasiko ditugu. Horrela jakingo dugu konputagailuek oso urrats zehatzetan banatzen dituztela aginduak.

Helburu didaktikoak

Ikasleek lortuko lukeetena:

  • Konputagailuen egituraren oinarrizko kontzeptuak ezagutu.
  • Konputagailu batek barrutik nola funtzionatzen duen eta programa bat nola exekutatzen duen ulertu.

Irakaskuntza Gida

EMAKUMEAK INFORMATIKAREN HISTORIAn

emakumeak informatikaren historian: Margaret Hamilton
Margaret Hamilton Apollo programako kodearekin.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Margaret_Hamilton [Jabetza publikoa], Wikimedia Commons.


Margaret Hamilton (1936 - )

1969. urtean, milioika pertsona Lurretik 384.000 kilometrotara gertatzen ari zirenak ikusten ari ziren telebistan. Eagle modulua Ilargira iritsi baino hiru minutu lehenago, espazio-ontziko konputagailuak hainbat alarma jarri zituen martxan. Akats batengatik, ilargiratzeko beharrezkoa ez zen radar bat piztuta zegoen itzalita egon behar zuenean. Espazio-ontziko konputagailuak konputagailuak seinale horiek irakurtzeaz gain, ilargiratzeko eragiketak ere egin behar zituen. Zorionez, konputagailua kudeatzen zuen software arazoa antzemateko gai izan zen eta astronautei ondorengo mezua bidali zien: "momentu honetan egin ditzakedanak baino zeregin gehiago dauzkat, beraz, zeregin garrantzitsuenetan soilik zentratuko naiz, hau da ilargiratzearekin lotutakoetan". Software diseinu hori gabe, ilargiratzea ezinezkoa izango litzateke. 30 urte beranduago NASA-k Margaret Hamiltoni aitortu zion merezimendua. Emakume hau MITko software ingeniaritza zentroko zuzendaria zen eta Apollo programako softwarea garatzeko arduraduna izan zen.

JARDUERAK

Jarraian unitate didaktiko hau lantzeko erabil ditzakezun jarduerak topatuko dituzu.
...................................................................

Ruby konputagailu barruan

...................................................................

Rubyrekin nire lehen konputagailua

...................................................................

SUN jolasa

...................................................................

In process

Ikasketa zabaldu

SCIE eta CODDllren Informatika curriculuma

SCIEren eta CODDIIren unibertsitate aurreko Informatikaren irakaskuntzari buruzko txostenak dio LHko ikasleek konputagailuen osagaiak eta haien betebeharrak ezagutu behar dituztela eta DBHko ikasleek ezagutu behar dituztela konputagailuak osatzen dituzten hardware eta software osagaiak eta haien artean nola konektatzen diren, eta baita ate logikoen bidez zirkuitu sinpleak diseinatzen.

Cerrar menĂº