3.1-HelloRuby

3.2

Hello Ruby:
Nire lehen konputagailua Jarduera Denbora: 45-60 Minutu

Sarrera

Aurrezagutzak

Jarduera hau aurrera eramateko aurretik 3.1 jarduerak garatuta egon behar du. Ruby konputagailu barruan istorioa kontatu edo irakurri behar da.

Helburuak

  • Konputagailuaren osagaiak identifikatzea.
    • Sarrera/Irteerako gailuak
    • CPU (Central Processing Unit) edo PUZ (Prozesatzeko Unitate Zentrala)
    • GPU (Graphical Processing Unit edo Grafikoak Prozesatzeko Unitatea)
    • RAM memoria
    • ROM memoria
    • Disko Gogorra
    • Softwarea
    • Hardwarea
    • Konputagailua

Laburpena

Rubyren munduan edozer gauza gerta daiteke zure burua hortan jarriz gero - baita zeure konputagailua erakikitzea ere! Zatoz Rubyrekin eta haren lagun berriarekin, Sagu, konputagailu baten erraietan osatzera! Hardwaretik softwarera, Rubyk (eta bere irakurleek!) gure mundua elikatzen duten makinen oinarrizko elementuak ikasiko dituzte. 

Materialak eta Antolakuntza

Materialak

Antolakuntza

  • Inprimatu konputagailuaren osagaien fitxa bat ikasleko edo taldeko.
  • Errepasatu hiztegia eta liburua irakurtzean amandako definizioak eta kokatu osagai bakoitza bere tokian.
  • Apaindu konputailua kanpotik norberak nahi dituen marrazkiekin.

hiztegia Hiztegia

  • Konputagailua: programa informatiko bat aplikatuz datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa.
  • Softwarea: Konputagailuak egin behar duena adierazten duen aginduen eta datuen multzoa da.
  • Hardwarea: lana burutzen duen atal fisikoa da.
  • Sarrera/Irteera gailuak: konputagailuak behar duen informazioa (programak eta datuak) sartzeko, eta, konputagailuak lortzen dituen emaitzak kanporatzeko erabiltzen dira. Konputagailuaren eta bere erabiltzailearen arteko komunikazioa baimentzen dute..
  • Prozesatzeko unitate zentrala (PUZ edo CPU): konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu.
  • Prozesatzeko unitate grafikoa (PUG edo GPU): grafikoak bizkor prozesatzeko erabiltzen den prozesadore espezializatua da.
  • RAM memoria: irakurri zein idazteko aukera eskaintzen duen memoria hegakorra da. Korrontea kentzean bere edukia galtzen du.

Jarraibideak

Motibazioa:

Ruby konputagailu barruan istorioa irakurriz konputagailuaren osagaiak ezagutu dira. Orain, paperezko konputagailua eraikiz horiek errepasatzeko aukera izango dugu.

Jarduera: osatu nire lehen konputagailua

  • Hasi konputagailua mozten eta gero teklatua, lerroei jarraituz. Kontuz eta zehaztasunez ibili.
  • Ondoren, osagaiak moztu. Jarri albo batean pila ordenatu batean.
  • Ebaki sistema eragileak, fitxategiak, eranskailuak eta web gunea.
  • Tolestu ordenagailua erditik eta aurkitu osagai bakoitzerako toki egokia ekipoaren barruan.
  • Aukeratu zein sistema eragilek exekutatzen duen ordenagailua eta jarri konputagailuaren estalkian.
  • Egin soinu dibertigarri bat ordenagailua lehen aldiz piztean.
  • Orain, zure programa edo webgunea diseina dezakezu. Denda bat, agian? Edo jolas bat? Edo zinema-aplikazio bat? Aukera dibertigarri ugari. Sistema eragile bat ere diseina dezakezu eta fitxategiak zure mahaigainean jar ditzakezu. (Baina kontuz birusak dituzten fitxategiarekin!)
  • Azkenik, apaindu ordenagailua eranskailuekin. Tatxan!

Doikuntzak (Adinare arabera)

  • LH 1. zikloa: ???
  • LH 2. eta 3. zikloak: ???
  • DBH 1. zikloa: ???
Cerrar menĂº