3.1-HelloRuby

3.1

Hello Ruby:
konputagailu barruan Jarduera Denbora: 45-60 Minutu

Sarrera

Aurrezagutzak

Jarduera hau aurrera eramateko ez da behar inongo aurrezagutzarik.

Helburuak

  • Konputagailuaren osagaiak identifikatzea.
    • Sarrera/Irteerako gailuak
    • Bitak
    • Ate logikoak
    • CPU (Central Processing Unit) edo PUZ (Prozesatzeko Unitate Zentrala)
    • GPU (Graphical Processing Unit edo Grafikoak Prozesatzeko Unitatea)
    • RAM memoria
    • ROM memoria
    • Disko Gogorra
    • Softwarea
    • Hardwarea
    • Konputagailua

Laburpena

Rubyren munduan edozer gauza gerta daiteke zure burua hortan jarriz gero - baita bere aitaren konputagailu hautsia konpontzea ere! Zatoz Rubyrekin eta haren lagun berriarekin, Sagu, konputagailu baten erraietan barna bidaia irudimentsu batean, falta den Kurtsoreren bila. Bitetatik eta ate logikoetatik hardware informatikora, Rubyk (eta bere irakurleek!) gure mundua elikatzen duten makinen oinarrizko elementuak ikasiko dituzte. 

Materialak eta Antolakuntza

Materialak

Antolakuntza

  • Linda Liukas-en marrazkiak zoragarriak dira. Horregatik liburua proiektore baten bidez erakustea gomendatzen dugu.
  • Irakasleak ipuina ongi prestatu beharko luke kontakizuna naturala izan dadin.
  • Idatzi hiztegiko kontzeptuak arbelean, ez definizioak.

hiztegia Hiztegia

  • Konputagailua: programa informatiko bat aplikatuz datuak prozesatzeko gai den gailu elektronikoa.
  • Softwarea: Konputagailuak egin behar duena adierazten duen aginduen eta datuen multzoa da.
  • Hardwarea: lana burutzen duen atal fisikoa da.
  • Sarrera/Irteera gailuak: konputagailuak behar duen informazioa (programak eta datuak) sartzeko, eta, konputagailuak lortzen dituen emaitzak kanporatzeko erabiltzen dira. Konputagailuaren eta bere erabiltzailearen arteko komunikazioa baimentzen dute..
  • Prozesatzeko Unitate Zentrala (PUZ edo CPU): konputagailuaren programetan dauden aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen ditu.
  • Grafikoak Prozesatzeko Unitatea (GPU): grafikoak bizkor prozesatzeko erabiltzen den prozesadore espezializatua da.
  • RAM memoria: irakurri zein idazteko aukera eskaintzen duen memoria hegakorra da. Korrontea kentzean bere edukia galtzen du.
  • ROM memoria: RAM memoria baino txikiagoa da. Bertatik soilik irakurri daiteke eta sistema martxan jartzeko behar den kodea gordetzen du.
  • Disko gogorra: Informazioa modu jarraian gordetzen duen osagaia da. RAM memoriak baino informazio gehiagorako tokia dauka eta gainera ez da nekatzen eta korronterik gabe ere gorde egiten du informazioa.
  • Bitak: Konputagailuetan informazioaren oinarrizko unitatea da. 0 edo 1 egoera logikoak onar ditzake.
  • Ate logikoak: sarrera logiko bat edo gehiagorekin irteera logiko bat inplementatzen duen zirkuitua da.

Jarraibideak

Motibazioa:

Rubyren imaginazioari esker liburu honek konputagailuaren barrura eramaten gaitu. Konputagailuen osagaiak zeintzuk diren jabetzeko eta osagai bakoitzaren betebeharra zein den konturatzeko aukera ematen digu.

Jarduera: Istorioa kontatu

Istorioa kontatu arreta berezia jarriz konputagailuaren osagai berriak agertzen direnean. Saiatu talde osoarekin batera, arbelean idatzi diren kontzeptuen definizioak idazten.

Doikuntzak (Adinare arabera)

  • LH 1. zikloa: ???
  • LH 2. eta 3. zikloak: ???.
  • DBH 1. zikloa: ???
Cerrar menĂº