Kartak

Karta-joko honek 4 palo dauzka, bakoitzak ate digital bat erabiltzen du, AND, OR, XOR eta NOT eta palo bakoitzean 8 karta daude 0000tik (0) 0111era (7).

Proposatzen dugun jolasa “6ko urrea” deritzona da, baina hemen “0100ko ORa” esaten diogu.

Jolasterako garaian, mahai gainean jartzen den lehenengo karta eskuin aldean ikus dezakeguna da. Jokalariek txandaka karta horren hurrengoak (goraka zein beheraka) jarri beharko dituzte. Beste 0100koak ere edozein unetan atera daitezke.

Jokalariek ezin badute inongo kartarik jarri mahai gaienean txanda pasa egin beharko dute. Karta guztiak botatzen dituen lehen jokalariak irabaziko du jokoa.

Modu honetan 3 biteko zenbakiekin trebatu egiten dira jokalariak.

Cerrar menú