4.4
Irudi Bitarrak Jarduera Denbora: 20 Minutu
Sarrera
Aurrezagutzak
Zenbakikuntza bitarra.
Helburuak
- Zenbakiak bakarrik ez, irudiak ere bitarrez adieraz daitezke.
Laburpena
Irudiak konputagailuak gorde ahal izateko moduan kodetzeko, kontuan izan behar dugu non zer kolore jarri behar dugun jakin beharko genukeela. Non adierazi ahal izateko irudia sare baten moduan zatitzen da. Horrela sare horretako koadrotxo bakoitzean kolore bat kodetu beharko da. Koadrotxo horietako bakoitzari pixel deritzo.
Jarduera honetan ikasle talde bakoitzak marrazki bat kodetuko du eta beste talde batek zein marrazki aukeratu duten asmatu beharko du.
Materialak eta Antolakuntza
Materialak
- Irudi Ereduak
- Talde bakoitzeko orri zuri bat.
- Talde bakoitzeko irudiak osatzeko fitxa bat.
- Arkatza edo boligrafoa.
Antolakuntza
- Ikasleak taldeka antolatuko dira mahai baten inguruan.
- Azalpenak gela osorako emango dira.
Hiztegia
- Pixel: Irudi digital baten unitate txikiena da. Koloreak erabili behar direnean bit bakarra (0 eta 1) ez da nahikoa eta bit gehiago erabili behar dira. Horretarako ere hainbat kodeketa existitzen dira (RGB, CMYC, etab.).
Jarraibideak
1. Jarduera: Irudi Bitarrak
- Talde bakoitzak proiektorean (edo banatu zaizkien orrian) ageri diren irudi ereduetako bat aukeratuko du. Berdin du talde batek baino gehiagok irudi bera aukeratzen badute.
- Aukeratutako irudia kodetzeko sistema bat asmatu beharko du talde bakoitzak.
- Argi idatzi kodeketa sistema zein den.
- Irudia kodetu eta kodeketa beste talde bati pasako diote.
- Talde bakoitzak jaso duen irudia marraztu beharko du fitxan.
- Nahi izanez gero, kodeketan jar daiteke talde kodetzailearen izena gero irudia ongi dagoela konprobatu ahal izateko.
- Komentatu kodeketetan azaldu diren kuriosidadeak. Kodeketa desberdinak azaldu al dira? Batzuk besteak baino errazagoak al dira ulertzeko? Bitarrez kodetu al daitezke? Zenbat bit okupatzen du kodeketa bakoitzak?
Hauek dira proiektua aurrera bultzatzen
duten erakundeak