4.2
Behatzekin Kontatzea Jarduera Denbora: 10 Minutu
Sarrera
Aurrezagutzak
Zenbaki hamartarren notazio posizionala eta biderketak.
Helburuak
- Konputagailuan zenbakiak adierazpide bitarrean nola jasotzen diren ulertu eta barneratu
- Sistema bitarrak informatikan duen garrantziaz jabetu.
- Hamartarra ez diren zenbatzeko beste sistemak existitzen direla ikusi.
Laburpena
Jarduera honen helburua, esku batekin 31 arte kontatzen ikastea da. Aldi berean, 1. jardueraren azalpenak indartzeko baliatu daiteke. Hatz bakoitza bit bat da eta bit horrek sistema bitarrarekin gaudenez, bi balio izan ditzake 1 edo 0.
Materialak eta Antolakuntza
Materialak
- Eskuko hatzak
- Rotulagailu bat ikasle bakoitzeko
Antolakuntza
- Gela, klase magistral moduan antolatuko da, irakasleek klase osoarekin komunikatzeko aukera izan dezaten.
- Behin azalpenak emanda, ikasleei emango zaie aukera saiakerak egin ditzaten.
Hiztegia
- Bit: Informatikako oinarrizko unitatea, 0 edo 1 balioa har dezake. Ingelesezko Binary Digit hitzetatik dator, hau da, digitu bitarra..
- Sistema-Bitarra: 0 eta 1 zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema. Ohikoa dugun sistema hamartarraren funtsa jarraitzen du, baina 0tik 9rako digituak erabili beharrean 0a eta 1a bakarrik erabiltzen ditu. Horregatik eskuinetik 0ko bat gehitzean bider 10 egin beharrean, bider 2 egiten da.
Jarraibideak
Pausoak
- Idatzi behatz bakoitzean dagokion balioa, gogoratuz bitarra erabiltzen ari garenez, jauzi bakoitzak x2 egitea suposatzen duela (ikusi irudiak)
- Aztertu nola kontatuko genukeen hatzen laguntzarekin.
- Ikasleei praktikatzeko denbora utzi.
- Eskatu ikasleei eskuaz zenbaki batzuk adieraz ditzaten eta ziurtatu ongi egiten dutela.
Hauek dira proiektua aurrera bultzatzen
duten erakundeak