Inurria eta Kilkerra
Jarduera Denbora: 20 Minutu
Sarrera
Aurrezagutzak
Jarduera hau aurrera eramateko ez da behar inongo aurrezagutzarik.
Helburuak
- Algoritmoen ideia osatzea, ondorengo kontzeptuak erabiltzen ditu istorioan zehar.
- Algoritmoa
- Programa
- Algoritmo motak
Laburpena
Inurri eta Kilker baten kontakizuna erabiliz, algoritmoaren funtsa tartekatzen da. Inurriak urratsen jarraipen zorrotza egiten baitu, neguan beharrezkoa dena edukitzeko. Kilkerrak ordea ez du ulertzen eta nahi duena egiten du, horrek dituen ondorioekin.
Materialak eta Antolakuntza
Materialak
- Istorioa
Antolakuntza
- Inurri eta Kilkerra istorioa kontatu.
- Errepasatu Algortimo eta Programazioaren osagaia.
Hiztegia
- Algoritmoa: Zeregin bat gauzatzeko jarraitu beharreko urrats-sekuentzia.
- Programa: Algoritmoa gauzatuko duen agindu-sekuentzia programazio-lengoaia zehatz batean.
- Begizta: Programaren barruan, hainbatetan errepikatu behar den azpi agindu-sekuentzia.
- Baldintza: Agindu-sekuentziaren barruan bide bat baino gehiagoren artean aukeratu daiteenean.
Jarraibideak
Istorioa:
Udako egun batean, kilker batek pikorrak biltzen zituen inurri batekin topo egin zuen. Kilkerrak ikusi zuen inurriak nola egiten zuen borroka eroritako zurtoin baten mamia ateratzeko. Minutu batzuen ondoren, kilkerrak hitz egin zuen.
"Inurritxo, zertan ari zara?" galdetu zuen kilkerrak.
"Negurako janari bila" erantzun zuen inurriak ahots nekatuarekin. Lanegun gogor baten ondorioz nekatuta baitzegoen.
"Baina udaren erdia da" esan zuen kilkerrak. "Negua iristeko hilabeteak falta dira oraindik eta janaria ugaria da. Zergatik pasatzen duzu zure eguna horrela?"
Inurria une batez pentsatzen gelditu zen. "Erabiltzen dugun algoritmoa da", erantzun zuen azkenean.
"Algoritmoa?" galdetu zion kilkerrak.
"Bai, ataza bat egiteko urrats edo jarraibideen multzoa", azaldu zuen inurriak. "Arotz batek aulki bat eraikitzen duenean bezala, algoritmo bat erabiltzen du, besteak beste, neurtzea, moztea, leuntzea eta iltzatzea".
"Zer ataza ebazten du ordea zure algoritmoak?" galdetu zion. kilkerrak.
"Udan denbora gehiegi izatearen arazoa konpontzen du?" esan zuen bere txisteaz ozenki barre eginez.
"Inurritegia urte osoan osasuntsu edukitzeko eginkizuna betetzen du. Egunero, egiten ataza-multzo bat egiten dugu. Udan goizez janaria biltzen, arratsaldez tunelak zulatzen eta gauez lo. Agian ez dirudi asko, baina neguko hotzetan janaria izatea bermatzen du".
“Algoritmo sinplea dirudi", esan zuen kilkerrak.
"Algoritmoak sinpleak edo konplexuak izan daitezke", azaldu zuen inurriak. "Ebazteko beste algoritmo batzuk behar dituzten urratsak ere sar izan ditzakete. Adibidez, elikagaiak biltzen ditudanean, elikagaiak biltzeko algoritmo berezi bat erabiltzen dut. Bost urrats ditu:
- Landara joan
- Pikorra duen gari-zurtoin bat bilatu bertan
- Zurtoinetik alea kendu
- Alea inurritegira eraman.
- Alea biltegi-tunelean jarri.
Pauso zehatz horiek ematen ditugu ale-pila erraldoi bat biltzeko".
"Aspergarria dirudi", esan zuen kilkerrak.
"Nik ez dut algoritmorik erabiltzen. Nahi dudanean nahi dudana baino ez dut egiten. Erabateko askatasuna. Hain zuzen, uste dut inurritegiaren gailurrera igoko naizela eta tarte batez abestuko dudala. Apustu egiten dut zure algoritmoak ez dizula horrelakorik egiten uzten".
Inurria erantzunik gabe geratu zen. Bere algoritmoa zuen, eta beraz baita emateko hurrengo urratsak ere. Bere Inurritegian ehunka urtetan horrela egin zuten lan! Kilkerra kantatzen zegoela, inurria bere lanera itzuli zen.
Sei hilabete geroago, negu gorria heldu zen. Kilkerra orain biluzik zegoen gari-zelai osoan ez zuen bazkaltzeko ezer aurkitu.
Aldi berean, inurria seguru eta bero zegoen bere inurritegiko tuneletan. Gogor ari zen lanean neguko eguneko algoritmoari jarraituz: tunelak zulatu, jan eta erlaxatu. Neguko algoritmoa askoz nahiago zuen udako algoritmoa baino. Ekialdeko janari-tunelean lanean ari zela, gelditu eta kilkerra etorri zitzaion burura. Agian bazegoen haien algoritmoa alaitzerik. Kilkerra inurritegira gonbidatuz gero honek babesa eta jatekoa izango zuen eta inurritegian negua alaiagoa izango zen! Neguko algoritmoari lerro batzuk behitzea baino ez litzateke egin behar.
Doikuntzak (Adinaren arabera)
- LH 1. zikloa: ???
- LH 2. eta 3. zikloak: ???
- DBH 1. zikloa: ???