4

Adierazpide Bitarra


Unitate didaktiko hau aurrera eramateko nahikoa da sistema posizional hamartarra ezagutzea eta biderkatzen jakitea.

Motibazioa

Unitate didaktiko honetan adierazpide bitarra landuko dugu. Konputagailuek ulertzen duten gauza bakarra 0koak eta 1ekoak dira. Gizakion kasuan, aitzinean bestelako oinarri batzuk erabili izan badira ere, aspaldidanik oinarri hamartarra da gehien erabiltzen dena. Dena den, oinarri hamartarraren eta bitarraren artean badira antzekotasun asko sistema ez horren ohiko hau ulertzeko erabil daitezkeenak. Horrez gain, sistema bitarra zenbakiak ez diren bestelako datuetara hedatu daiteke. Beraz, letretara eta irudietara hedatuko dugu guk, eta bi aukera horiek ikusi ondoren erraz uler daiteke beste edozein datu-mota ere bitarrez adieraz daitekeela.

Helburu didaktikoak

Ikasleek lortuko lukeetena:

  • Konputagailuan zenbakiak adierazpide bitarrean nola jasotzen diren ulertzea eta barneratzea.
  • Sistema bitarrak informatikan duen garrantziaz jabetzea.
  • Hamartarra ez diren zenbatzeko beste sistemak existitzen direla ikustea.
  • Datuak ordenagailuan nola adieraz daitezkeen ikustea eta adierazpen desberdinak nola egiten diren ulertzea eta barneratzea: zenbakiak, hizkiak eta irudiak, esaterako.

Irakaskuntza Gida

EMAKUMEAK INFORMATIKAREN HISTORIAn

Pergaminoa
emakumeak informatikaren historian: Ada Byron Lovelace

By Antoine Claudet
Ada Byron daguerreotype by Antoine Claudet 1843 or 1850
https://eu.wikipedia.org/wiki/Ada_Lovelace


Ada Byron Lovelace (1815 - 1852)

Babbagen lehen konputagailuaren diseinua aztertzeaz gain, telareak ere aztertu zituen. Azken horiek programatzeko erabiltzen zen metodoa konputagailua ere programatzeko erabil zitekeela ondorioztatu zuen. Horrela hain beharrezkoak ikusten zituen aginduak eta datuak helarazi ahal izango zizkion Babbagen makinari. Azterketa horietan guztietan oinarrituta konputagailurako lehen algoritmoa diseinatu zuen. Algoritmoa ez zen ordea programa bihurtu, Babbagen makina ez zelako eraiki 100 bat urte geroagora arte.

JARDUERAK

Jarraian unitate didaktiko hau lantzeko erabil ditzakezun jarduerak topatuko dituzu.
...................................................................

Magia Jolas Bitarra

...................................................................

Lore eurizaleen istorioa

...................................................................

Behatzekin kontatzea

...................................................................

4koak karta jolasa

...................................................................

Irudi bitarrak

...................................................................

Mezu trukea

...................................................................

Moon jolasa

...................................................................

BESTE BALIABIDEAK

Ikasketa zabaldu

Ondoko jarduera hauek erabili jarduera hauetan landutakoak indartzeko:

SCIE eta CODDllren Informatika curriculuma

SCIEren eta CODDIIren unibertsitate aurreko Informatikaren irakaskuntzari buruzko txostenak dio Lehen Hezkuntza amaitutakoan ikasleek ulertu beharko luketela zenbakiak bitarrez nola adierazten diren eta DBHn hainbat zenbakikuntza sistemen artean aldatzen jakin beharko luketela (gutxienez bitarra, hamartarra eta hamaseitarra). Gainera, DBHko ikasleek ulertu beharko lukete digitu bitarren bidez bestelako datuak, esate baterako testua, soinuak eta grafikoak, nola adierazten diren.
Cerrar menĂº