4.3

4koak Karta Jolasa
Jarduera Denbora: 30 minutu

Sarrera

Aurrezagutzak

Jarduera hau egiteko komeni da aurreko biak eginak izatea. Baita behatzetan posizio bakoitzaren pisua idaztea eta behatzen laguntzaz kontatzea, hasieran behintzat. Gerora 0tik 7rako zenbakiak bitarrez nola idazten diren praktikatzeko balio dezake.

Helburuak

  • 0tik 7rako zenbaki bitarrekin trebatzea.

Laburpena

Jarduera honetan ikasleek karta bitarrekin jolasean arituko dira. 6ko urrea karta-jolas tradizionalean arituko dira baina karta-sorta bitarrarekin. Karta sorta honek ohikoak bezala 4 palo ditu eta palo bakoitzean 8 karta daude 0000tik 0111era zenbakituak. Horrela zenbaki bitarrekin trebatzen joango dira eta zenbaki bakoitzaren aurretik eta atzetik zein doan ikasten joango dira.

Materialak eta Antolakuntza

Materialak

Antolakuntza

  • Ikasleak 3, 4 edo gehienez 5 laguneko taldetan antolatuko dira, talde bakoitza mahai baten inguruan kartetan jolasean aritzeko moduan.
  • Hasierako azalpenak klase osoari emango zaizkio hortik aurrera taldetan arituko dira ikasleak.

hiztegia Hiztegia

  • Bit: Informatikako oinarrizko unitatea, 0 edo 1 balioa har dezake. Ingelesezko Binary Digit hitzetatik dator, hau da, digitu bitarra..
  • Sistema-Bitarra: 0 eta 1 zenbakietan oinarritzen den zenbaki-sistema. Ohikoa dugun sistema hamartarraren funtsa jarraitzen du, baina 0tik 9rako digituak erabili beharrean 0a eta 1a bakarrik erabiltzen ditu. Horregatik eskuinetik 0ko bat gehitzean bider 10 egin beharrean, bider 2 egiten da.

Jarraibideak

Pausoak

  1. Karta guztiak banatuko dira ikasleen artean.
  2. 3 edo 5 lagun direnean jolasean, batzuk karta gehiago izango dituzte.
  3. OR paloko 4 balioko (0100) karta duen pertsona hasiko da jolasten.
  4. Txandaka, kartak botatzen joan beharko dira karten paloa eta zenbakien ordena errespetatuz. Norbaitek 4 balioa duen beste karta bat baldin badu, nahi izanez gero bota dezake zutabe berri bat sortuz. Horrela, kolore bakoitzeko zutabe bat sortuko da.
  5. Jokalari batek ezin badu kartarik bota txanda pasako zaio.
  6. Karta gabe gelditzen den lehenengo jokalariak irabaziko du.

Doikuntzak

  • Zenbakiak ordenatzeko helburua duen beste edozein jolasean aritu daiteke.
Cerrar menĂº